Zuzena al da ZER galdetzailea pertsonekin erabiltzea? Adibidez: Zer erregek gobernatu zuten XVI. mendean? Zer irakaslek egin dute greba? Ala hobe da ZEIN galdetzailea erabiltzea halakoekin?
Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:zer 1] eta [EH:zein 1] sarreretako argibideak eta adibideak ikusita (eta orobat Orotariko Euskal Hiztegiko [OEH:zein I] eta [OEH:zein II] sarreretakoak), zuzena da ZER erabiltzea; hala ere, egoki da, multzo mugatu batetik ale batzuk bereizten ari garen kasuan, ZEIN galdetzailea erabiltzea (bereziki pertsonekin): Zein erregek, zein irakaslek...
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.