Nire aitaren lehengusuen seme-alabak zer dira niretzat: lehengusu txikiak?
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:lehengusu], [EH:lehengusina] ikus daitekeenez, ‘norbaitentzat, gurasoen anai-arreben semea edo alaba’ da lehengusu, eta ‘norbaitentzat, gurasoen neba-arreben alaba’, lehengusina.
Horren arabera, lehen mailako ahaide horiek bakarrik dira lehengusuak (eta Iparraldean, kusiak, kusi lehenak, lehen kusiak). Bigarren eta hirugarren mailakoei, berriz, lehengusu txiki deitzen zaie (eta Iparraldean, kusi ttipiak).
Euskaltzaindiaren Hiztegian, beste azalpen hauek datoz:
- lehengusu propio. Norbaiten izeba-osaben seme nahiz alaba.
- lehengusu txiki (edo izter(-)lehengusu). Norbaiten gurasoen lehengusuen seme nahiz alaba.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.