Zuzena al da zeren soilik erabiltzea, zeren eta erabili ordez?
Bai, zuzena da; izan ere, zeren formaren indargarria besterik ez da zeren eta forma. Hala ageri da esana Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 178. or. liburukian, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak hori berresten du [EH:zeren], baliokide gisa ematen baititu.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Kausa adieraztea: zeren (zeren… bait-/-en) " (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, joskera > diskurtso-markatzaileak, perpausa > kausa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.