JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi=uste izan (on/ona deritza/deritzo)

Nola esan behar da: etxeko janariari on/ona deritza, astun/astuna deritza...? Biak zuzenak dira?

Bai, zuzenak dira on deritza / ona deritza, on deritzo / ona deritzo eta gisako erabilerak: biak zuzenak dira. Kontuan hartu deritzat eta deritzot (eta gisako bikoteak) adizki berbera direla, eta forma biak zuzenak direla Euskal Aditz Batua, 171. or..

[EH:iritzi] sarrerako 1. adieran datoz adibide hauek: Zer deritzak (horri)? Nik gaizki deritzat etxea saltzeari. Zer irizten diozu?

Testu zaharretan [OEH:iritzi], mugagabearen erabilera da nagusi (luze deritza, eder deritza, gaitz deritzo). XX. mendekoetan, berriz, erabilera biak antzeko maiztasunez ageri dira (eder deritzat, ederrena deritzot; astun deritzot, astuna deritzat; eder baino ederrago deritzo, ona baino hobea deritza).

Aipagarria da, gainera, hainbat idazle ezagunen testuetan erabilera biak aurkitzea: kaxkarrago deritzagu, seguruago deritzat; onuragarria deritzot (Orixe); egokiago deritzat, pasagarriago deritzat; legezkoa deritzat, beharrezkoa deritzat, probetxuzkoa deritzat, trinkoagoa eta ezkutuagoa deritzat (Koldo Mitxelena); zentzugabe deritzat; egokia deritzat (Txillardegi).

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi (deritzo, deritza, *deritzaio)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: izan/deitu (Zer izen du? Nola deitzen da? Nola du izena?)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak, hitzak > determinatzaileak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper