Gauza bera al dira ahala eta ahalean? Adibidez, irabazi ahala eta irabazi ahalean.
Euskaltzaindiaren Hiztegian balio bera dute bi formek [EH:ahala].
Literatura-tradiziora joz gero, hala ere, gipuzkeraz behintzat, bereizten ziren ahala (ZENBAT, -en neurrian) eta ahalean (NOIZ, bezain laster). Adibidez:
Irabazi ahala gastatzen zuen dirua. (ZENBAT: irabazten zuen guztia)
Irabazi ahalean gastatzen zuen dirua. (NOIZ: irabazi bezain laster)
Horrez gainera, ikus hau ere: "Denbora adieraztea: ahala (etorri ahala / *etorri ziren ahala)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, perpausa > denbora, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.