Bi esaldi hauek 1. Nahi nuen bezain merkea da auto hau / 2. Nahi nuena bezain merkea da auto hau esanahi berekoak al dira? Ezezkotan, zer alde dago bien artean?
Ez, ez dira esanahi berekoak. Hona zer alde dagoen bien artean:
Lehen konparazioak aditza hartzen du erreferentzia (“nahi bezain”, nahi nuen bezain). Bigarren konparazioak, berriz, barruan perpaus erlatibo bat daraman izen-sintagma bat hartzen du erreferentzia: “nahi nuen autoa bezain”, nahi nuena bezain.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 299. or. liburukian dator auzi hori.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, perpausa > erlatiboak, perpausa > konparazioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.