Zuk hori egin dezazun behar dut esaldiaren parekoa eta zuzena al da Zuk hori egitea behar dut esaldia?
Bestalde, behar izan aditzak ere, bi subjektu ezberdin izatekotan, -t(z)ea aditz-izena hartuko luke nahi izan eta nahiago izan aditzek bezala?
Bai, parekotzat jo litezke bi esaldiak: era jokatuan (subjuntiboarekin) edo jokatugabean (aditz-izenarekin) osa daitezke. Beste kontu bat da zein erabiltzen den gehiago, baina zuzenak dira biak.
Bestalde, bi subjektu desberdin baldin badira, mendeko perpausaren aditzak nahitaez hartu behar du -t(z)ea forma, eta ez partizipioarena (-tu).
Zuk hori prestatzea behar dut. (ZUZENA)
*Zuk hori prestatu behar dut. (OKERRA)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.