Euskara batuan, zuzena al da ez dirudi denek balio bera duten egitura?
Arruntak dira ekialdeko hizkeretan halako egiturak: ez du esan etorriko den, ez du entzun etorriko den, ez dirudi etorriko den, ez du uste etorriko den... Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 84. or..
Beraz, ezin dira desegokitzat eman euskara batuko erabileran ere; nahiz eta hedatuagoak edo arruntagoak izan bestelako menderagailu batzuk: ez du uste etorriko denik /ez du esan etorriko dela.
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: uste izan (uste dut etorri den / ez dut uste etorri den)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.