37. arauaren osagarri, mendeak aipatzeko onargarriak al dira XVIII.ean, XVII-XVIII.etan eta antzeko idazkerak? Hau da, mende hitza erabiltzen ez bada, ez al dira motz samarrak gertatzen XVIIIan, XVII-XVIIIetan bezalakoak? Zein da irizpena?
Euskaltzaindiak berariaz arautu gabeko kontua du hori, baina sortu dira ohitura batzuk. Molde honetara jokatzen da nagusiki:
- Ohiko testuetako erabilera arrunta: XVIII. mendean; XVII. mendean eta XVIII. mendean; XVII. eta XVIII. mendeetan / XVII eta XVIII. mendeetan (puntua azkeneko ordinalak bakarrik duela ere bai, alegia) eta abar.
- Mende hitzaren maiztasun handiko erabilera egokitzen den testuguneetan, ez dago aldiro idatzi beharrik mende hitza: XVIII.ean, XVII.ean eta XVIII.ean (betiere marratxorik gabe erantsiz puntuaren ondorengo kasu-atzizkia). Ez dira egokiak beste idazmolde hauek: *XVIIan, *XVII-XVIIIetan, *XVII-XVIII.etan, *XVII.-XVIII.etan.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, zenbakiak > erromatarrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.