NORA kasu-markan -rat erabil daiteke arauz euskara estandarrean: mendirat, etxerat, basorat... Baina galdegaia ZERTARA denean ere -rat erabil al daiteke (egiterat, jaterat, jolasterat), ala jolastera, jatera, egitera paratu behar da nahitaez?
-rat atzizkia izenen kasuan erabil daitekeenez (etxerat), ez dago inongo eragozpenik adizkien kasuan ere erabiltzeko: egiterat, jaterat, jolasterat…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > izenak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.