Minuskulaz idatzi behar al dira iparralde, hegoalde eta gainerako puntu kardinalak?
Bai, letra xehez hasita idazten dira ostertzeko puntuak (iparra, hegoa, ekialdea, mendebaldea; ipar-ekialdea, ipar-mendebaldea…); baina puntu horietakoren bat leku-izen berezi baten parte denean, letra larriz hasita idazten da (Ipar Euskal Herria = Iparraldea, Hego Amerika, Ipar Irlanda...).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.