JAGONET galde-erantzunak

Onomastika: Bidasoa (Bidasoa ibaia, Bidaso osoan, Bidasoko)

Nola behar du: Bidasoa ibaia / Bidaso ibaia / Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean: gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?

Honela dio 166. arauak: “Bidasoa ibai ezagunaren kasuan ere badago zer argitu. Alde batetik, euskal idazle eta euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondoren, (-a) oharra gehitu zaio ibai ezagun honen izenari. Horrek ez du ondoriorik mapen errotulazioan nahiz seinaleztatze-kontuetan. Bai, ordea, euskarazko erabileran, izenaren amaierako (-a) horrek hitz arrunten mugatzailearen portaera bera izango duelako, hots, Bidasoa, Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu behar delako”.

Hortaz, Bidasoa ibaia behar du errotulazio eta bide-seinaleak jartzean; izan ere, herria, ibaia eta abar ez dira ez determinatzaileak ez adjektiboak, izenak baizik (eta aposizioa da hala). Baina kasu-markak hartzean, amaieran -a berezkoa ez duten herri-izenen kasu berekoa da, eta Bidasoan, Bidasoarekin, Bidasoko, Bidasora… formak erabili behar dira "Onomastika: herri-izenetako a itsatsia" (JAGONET).

Beste horrenbeste gertatzen da ondoan determinatzaile bat (gure Bidaso hura. *gure Bidasoa hura) edo adjektibo bat (Bidaso maitea, Bidaso osoan…[*Bidasoa maitea, *Bidasoa osoan]) daramanean.

Aranea ibaiaren kasua ere berdina da: Aranea (-a) (166. araua).

Horiei buruzko kontsulta egiteko biderik errazena [EODA]n begiratzea da.

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper