JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: Ilargia (ilbehera, ilgora)

Gure inguruan, Gipuzkoako Beterrin behintzat, ilargia handitzen ari den garaiari ilgora edota ilberri deitzen zaio; eta txikitzen ari denari, ilbehera. Eta nik ikusitako hiztegietan ere horrela azaltzen da. Baina aurtengo 2019ko egutegi batek honako hau dio:

ilgora: ez du esan nahi ilargia handitzen ari denik, egunetik egunera zeruan goragoko orbita egiten duela baizik (gaztelaniaz, luna ascendente).

ilbehera: ez da ilargia txikitzen ari dela, baizik eta egunetik egunera zeruan egiten duen orbita gero eta beheragokoa dela (gaztelaniaz, luna descendente).

Egutegi horren arabera, apirilaren 19an, apirileko euren ilbehera omen delakoaren erdi-erdian... ilargi betea izango da!

Nahaste-borraste horrek eragin dizkidan zalantzak argitze aldera, hona nire galderak:

  1. Zuzena al da egutegi horrek dioena ilgora eta ilbehera hitzen esanahiari dagokionez?
  2. Ilargiaren zein aldi egokituko da 2019ko apirilaren 15ean?
  3. Euskaraz nola adierazi behar dira gaztelaniazko luna creciente, luna menguante, luna ascendente eta luna descendente?

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren sarreren arabera —[EH:ilgora], [EH:ilbehera], [EH:ilargi bete] eta [EH:ilargi berri]—, ilbehera ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia da. Bistan da, hortaz, ilargiaren aldi horiek haren itxura (gure planetatik ikusten den bezala) adierazten dutela, eta ez orbita. Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioen horrekin bat datoz euskalki guztiak mendez mende. Beraz:

  1. Ez da zuzena egutegi horrek dioena ilgora eta ilbehera hitzen esanahiari dagokionez.
  2. Astronomoen kalkulu okerrik izan ezean, 2019ko apirilaren 19an ilargi betea izango da eta, beraz, apirilaren 15ean ilgora egongo da ilargia.
  3. (es) luna creciente / (fr) lune croissante [EH:ilgora] da euskaraz; eta (es) luna menguante / (fr) lune décroissante, berriz, [EH:ilbehera].
  4. (es) luna ascendente / (fr) lune montante eta (es) luna descendente / (fr) lune descendante bereizkuntza dela eta, euskalkietan eta euskarazko tradizio idatzian ez da ageri horren lekuko euskal ordainik (eta gaztelaniaz/frantsesez ere aski berria da). Horregatik, Euskaltzaindiak ez du arautu oraindik bereizkuntza hori.

Horrez gain, ikus hauek ere: "Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)" (JAGONET), "Lexikoa: amandre (ilargi amandrea, amandre eguzkia)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > maiuskulak/minuskulak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper