Nola idatzi eta ahoskatu behar dira maileguetako g eta j letrak? Hauek, adibidez:
magia/majia (nola ahoskatu?)
trajea (horrela idatzi, baina nola ahoskatu?)
agentzia/ajentzia
agenda/ajenda
Galderari erantzuteko, Euskaltzaindiaren bi arau hartu behar dira kontuan batez ere: 87. araua (“Euskara Batuaren ahoskera zaindua”) eta 158. araua (“Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak”). Erabilerrazagoa da, hala ere, Euskara Batuaren Eskuliburura jotzea, eta, konkretuki, hango "j letra (jota)" (EBE) eta "g letra (ge)" (EBE) sarreretara.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > grafiak
Unitate-mota: karaktereak > letrak, prosodia > hotsak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.