Zuzenak al dira hauek guztiak: Internet bidez, Interneten bidez, Internet bitartez, Interneten bitartez? Letra larriz idatzi behar da Internet? Eta izen berezi gisa deklinatu?
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, [EH:Internet] hitza letra larriz idazten da, eta izen berezi gisa deklinatzen.
Internet bidez zein Interneten bidez zuzenak dira, eta Internet bidez da formarik erabiliena.
Interneten bitartez ere zuzena da; *Internet bitartez ez da zuzena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, lexikoa > maileguak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.