Zein forma hobesten da: direnentz ala direnetz?
Ekialdeko euskalkietan, -(e)n ala ez zehar-galderaren baliokide da -(e)netz.
Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 3. or. liburuan, euskalkiaren araberako lau marka aipatzen dira era horretako zehar-galderetarako: -(e)n, -(e)netz, -(e)nentz eta -(e)nz. Lau marka horiek adibide bati erantsiz gero, lau aldaera hauek ditugu: ez dakit etorri den; ez dakit etorri denetz; ez dakit etorri denentz; ez dakit etorri denenz.
-(e)n marka beti da egokia euskara estandarrean. Beste hiru aldaeren artean —-(e)netz, -(e)nentz eta -(e)nz)—, Euskaltzaindiak erabaki zuen -(e)netz atzizkia hobestea batasunerako (115. araua).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.