Zuzena al da Prezioak pezetatan ageri dira oraindik esaldia?
Bai. Batzuetan, NOLA galderari erantzuteko edo NOLA adierazteko, unitate-izenari kasu-marka jarri behar zaio (unitate-izenari zenbatzailerik elkartu gabe). Halakoetan, mugagabea dagokio:
Prezioak pezetatan ageri dira oraindik, eta eurotara pasatu behar dira.
Distantziak, kilometrotan (km-tan); prezioak, eurotan (€-tan); datuak, ehunekotan… eman/neurtu/adierazi.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.