JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darraio, ninderraion)

Ba al da erabilera-desberdintasunik jarraitu eta jarraiki aditzen artean? Zein dira jarraiki aditzaren iraganeko forma trinko zuzenak euskara batuan? Zilegi al da darraiote erabiltzea (Nor-Nori-Nork edo dio aditz gisa)?

1. Bada desberdintasunik bien erabileran. [OEH:jarraiki] sarreran azaltzen denez, jarraiki ekialdeko tradiziokoa da, batez ere; [EH:jarraitu], berriz, mendebaldekoa. Gainera, jarraiki aditza da eta zaio moduan erabili izan da; baina jarraitu bietara erabili izan da, da/zaio eta du/dio moduan: XVIII. mendetik aurrera nagusitu da du/dio era mendebaldean. Horregatik arautu zen honela Euskaltzaindiaren Hiztegian:

jarraiki, jarraikitzen. da/zaio

jarraitu, jarrai(tu), jarraitzen. du/dio ad.: lanean jarraitu du; Jesusi jarraitu dio.

2. Aditz trinkoei dagokienez, ez da erabili izan Nor-Nori-Nork (dio) paradigma, baizik Nor-Nori (zaio). Euskaltzaindiaren argitalpenetan, bai Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 262. or., bai Euskal Aditz Batua, 105. or. liburuan (105. or.), iraganeko adizki hauek jaso dira: ninderraion, hinderraion, zerraion, ginderraizkion, zinderraizkion, zindarraizkioten, zerraizkion.

3. Gaur egungo araudiari jarraituz, darraiote erabili ordez, darraie (polizia lapurrei darraie) edo darraizkio (poliziak lapurrari darraizkio) erabili behar da. Badira tradizioan, hala ere, darraiote erabili izan duten idazleak (Añibarro, Larregi, Xurio).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: jarraitu/jarraiki (zaio/da/du)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper