Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (ihardetsi, aldiz, du/dio aditza). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta abar?
[EH:erantzun] eta [EH:ihardetsi] aditzak, du sailekoak izateaz gain, dio sailekoak ere badira. Gainera, nik galderari erantzun diot da gehien erabiltzen den forma.
Zuri erantzun dizut perpausari dagokionez, horixe da zuzena eta egokia; eta ez *zu erantzun zaitut, bigarren egitura hori okerra baita.
Baina nik galderari erantzun diot eta nik galdera erantzun dut zuzenak dira biak.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian [OEH:erantzun] (2. paragrafoa) esaten da galderari erantzun dela ohikoena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.