Zuzena al da lana izugarri gehitu zait esaldia?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, [EH:gehitu] aditza da eta du sailetakoa da; baina normala da euskaraz da saileko aditz bat zaio sailekoa ere izatea; edo du aditza dio sailekoa ere izatea. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira, berbarako, adibide hauek: Mendibururen idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain. Ez diot esanari deus gehituko.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.