Zuzena al da, adibidez, konpondu BEHAR lukete (-KOrik gabe) egitura?
Bai, zuzena da konpondu behar lukete perpausa (ikus sarrera hauek: "Aditzaren jokabidea: behar izan, ezin izan, balio izan, bizi izan, ahal izan, nahi izan (behar izango / beharko…)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: nahi izan, behar izan (nahi nuke, nahiko nuke / beharko nuke, behar izango nuke)" (JAGONET)).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.