Komunikabideetan sarritan entzuten da Baita ere esan digute (...) egitura. Zuzena al da? Ez al du behar Baita (...) ere, zuzena izateko.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 46. or. liburukian ez da erabat txartzat ematen <Baita ere (...)> egitura (Mitxelenak berak baditu, adibidez, horrelakoak); baina Gramatika batzordeak nolabait markatutzat dauka. Arruntena, zalantzarik gabe, <Baita (...) ere> egitura da, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 50. or. liburukiko eskeman ikus daitekeenez.
Batzuetan, perpaus osoari dagokio emendio-kutsua, eta ez sintagma bati. Hortik dator Baita ere perpaus horren hasieran erabiltzeko nolabaiteko beharra. Nolanahi ere, gogoan izan baita lokailuaren ondoan badaudela emendioa adierazteko beste diskurtso-markatzaile batzuk ere: halaber, orobat, era berean eta abar.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Emendioa adieraztea: ere" (JAGONET), "Emendioa adieraztea: ere, baita ere, ere bai" (JAGONET), "Emendioa adieraztea: ezta ere (ez zaitut ezta ikusi ere egin)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, joskera > diskurtso-markatzaileak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.