Begirunezko tratamendurako forma bereziak direla eta, zalantza dugu txit garai, txit goren, txit argi eta txit prestu formen artean. Zein dira egokienak?
Euskaltzaindiak ez du ezer berariaz arauturik gai horretaz. Badira erabilera horretako adibide batzuk Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:txit] eta Orotariko Euskal Hiztegian [OEH:txit].
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.