Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Aste honetan ibilaldia egingo dugu zuzena eta egokia da, eta oraingo astean ibilaldia egingo dugu ez.
Baztertzekoa da oraingo astean egitura; Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ez da behin ere ageri.
Ez da egokia aste honetan kalko baztergarria dela esatea, bera baita adierazpide hori emateko egiturarik ohikoena. Aipagarria da, ordea, urte honetan erabili ordez, aurten erabiltzen dela.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.