Zuzenak al dira horrez gain, horrezaz gain eta horretaz gain egiturak? Hirurak?
Bai, forma zuzenak dira hirurak euskara batuan [Euskera 24, 1979-2:631].
Komeni da argi uztea, hala ere, horrez forma ontzat ematen dela <honez gain>, <horrez gain> eta gisako egitura jakinetarako bakarrik. Alegia, determinatzailea denean, baturako ez dira egokitzat jotzen honelakoak (nahiz zubereraz baduten tradizioa): *etxe horrez mintzatu gara (etxe horretaz behar du); *etxe horrez gain, beste bat ere badu (etxe horretaz gain behar du) [Bergarako Biltzar ondoko erabakiak:23]
Euskara batukotzat ematen da horretaz guztiaz gain forma ere.
Horrez gainera, ikus hau ere: "“Zertaz” adieraztea: -z/-taz (hori egin dutenez /*dutenetaz)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > diskurtso-markatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.