JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: jakin (jakin badakit / jakin dakit)

Zein da egokiagoa, jakin dakit ala jakin badakit?

Teorian behintzat jakin dakit eta jakin badakit ez dagozkio egitura berari. Lehen kasuan, aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean, mintzagai gisa. Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa hanpatzea itzuli markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin aditzarekin; adibide gutxi dira Orotariko Euskal Hiztegiaren literatura-corpusean. Hona hemen bi:

Azkengabe jakintsu eta egiaren iturri zaren jaun handi horrek, gauza guztiak ezagun dezaguzkizu eta egia guztiak jakin dakizkizu (Izenik gabea, Gasteizko elizbarrutiko katixima) Arras erreza ei zan izarren egitea eta jakin zekian berak, bainan orduan lan egin behar zuan (Oskillaso, Kurloiak).

Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, jakin badakit), egungo euskaran bederen, errazago egiten dela dirudi.

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > aditz-joskera

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper