JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: -ko/-rako, izen eta adjektiboekin (osasun publikoko/publikorako, sustapeneko/sustapenerako zuzendaritza)

Honako errotulazio hauek nola jarri beharko lirateke?

OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA ala OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARITZA?

OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA ala OSASUN PUBLIKORAKO TEKNIKARIA?

Alegia, noiz erabili behar da -(e)ko eta noiz -(e)rako?

Euskaltzaindiak ez du gai horri buruzko araurik eman. Praktikan, bietako adibideak ikusten dira, bai -(e)kodunak (ekialdean batez ere) eta bai -(e)rakodunak (mendebaldean maizago). Beraz, biak eman daitezke ontzat (estilo-kontua ere izaten da askotan, bi -ko metaturik jartzeari itsusi deritzote batzuek eta).

Horretaz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 166. or. eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 381. or..

Bestalde, argigarri gisa, hona zenbait zuzendaritza, negoziatu, atal eta abarren izenak, Euskal Herriko Erakundeen Barne Errotulazioa liburutik hartuak eta bietako ordainak dituztenak:

- Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia = Dirección General de Promoción Económica

- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza = Dirección de Secretaría del Gobierno y Relaciones con el Parlamento

- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza = Dirección de Economía Social

- Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza = Dirección de Atención Primaria

- Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendaritza = Dirección de Coordinación Jurídica y Recursos

- Ekonomia eta Kudeaketa Laguntzarako Atala = Sección de Asistencia Económica y de Gestión

- Industria eta Meategien Kontrol eta Segurtasuneko Atala = Sección de Control y Seguridad Industrial Minera

- Osasun publikoko albaiteroak = Veterinarios de salud pública

- Osasun publikorako udal zentroa = Centro municipal de salud pública

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper