Zein erabili behar dugu: zugan pentsatu ala zutaz pentsatu?
Biak zuzenak dira: bi egiturak erabili izan dira euskararen tradizioan, eta biak dira egokiak. Gutxiago bada ere, NOREKIN kasu soziatiboa ere (zurekin pentsatu) baliatu izan da [EH:pentsatu] [OEH:pentsatu].
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: pentsatu (bere buruan/burua(ren)gan pentsatu) " (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.