Erabili izan al da inoiz ahala aditz jokatuekin? Adibidez, etorri ziren ahala bezalakoetan.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak garbi adierazten du jokamoldea [EH:ahala]: erabili behar da aditzaren era burutuaren —partizipioaren— ondoren (Iritsi ahala eseri dira) edo aditzoinaren ondoren (Koka ahala jende sartu zen).
Erabilera horiek dira egokiak. Orotariko Euskal Hiztegiko adibideak ere horrelakoak dira. Dena dela, erabili da inoiz XX. mendean (oso-oso gutxi), baina erabilera horiek salbuespentzat hartu behar dira.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
"ahala" (EBE)
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.