Nola erabili behar dira euskaraz grekozko -itis, -osis eta antzeko amaierak dituzten hitzak?
Oro har, -itis bukaerako maileguek bukaera hori gorde egiten dute: flebitis, otitis, meningitis…; -osis bukaerakoak, aldiz, euskaraz -s gabe idaztekoak dira: osmosi, psikosi, tronbosi, tuberkulosi…
Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak argitalpenean datoz kontu horiek.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.