Tabernako iragarki gisa, Salda dago / Salda badago aukeran, zein da egokia eta zein ez, eta zergatik?
Salda dago ez da egokia; Salda badago egokia da. Horrekin batera, egokiak dira beste hauek ere: Salda badugu / Badugu salda / Salda ere badugu / Badugu salda ere / Bada salda / Salda beroa.
Zergatikoaren berri jakiteko, ikus hemen: "*salda dago / badago salda" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak-aditzak > trinkoak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.