Besteak beste, nahiren moduzkoen artean nahian dago. Horren ezezkoa nahi ezta da, baina nahi ezik erabil daiteke?
Bai, nahi ezik ere erabil daiteke, literatura-tradizioko adibide ugariek [OEH:ezik] eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak argi erakusten duten bezala.
Bañan ikusten zaitut erantzun nai ezik (Bilbao, 101. or.)
Aitortu nai ezik ere, Iainkoak ezagutzen du giza-barrena (Orixe, Aitorkizunak, 244. or.)
Zer zorakeria bakean bizitzen elkarri utzi nahi ezik dabiltzan haiena!
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, hitzak > izenak, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.