JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: aritu (judoan, karatean, aikidoan aritu / judoa praktikatu, aikidoa praktikatu)

Zein kirol egiten du zure semeak/alabak? galdetzean, pilotan egiten du, arraunean, futbolean… erantzuten dugu; baina judo, karate, aikido… eta gisako kirolen kasuan, zelan erantzun behar dugu?

Kirol horien tradizio idatzirik ez dugunez, hizkuntza-sena hartu behar da gidaritzat, eta horren arabera, ez dira oso egokiak judoan egiten du edo karatean egiten du egiturak. Horiek baino egokiagoak dira judoan aritzen da eta judoa praktikatzen du. Zalantzazkoagoa da judoa egiten du egituraren egokitasuna.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper