Zein da zuzena: ez dio inoren aholkuari kasurik egiten ala ez dio inoren aholkuri kasurik egiten?
Mugatua dagokio inoren horri: ez dio inoren aholkuari kasurik egiten.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:
Enaiz, neronez, inoren aultasunak agertzen zalea (R.M. Azkue, Ardi Galdua, 117. or.)
Irugarrenian, inoren kaltiagaz esaten dirian guzurrak (Fray Bartolome, Ikasikizunak, 2, 172. or.).
Ez dira inoren barrena iharrosteko gai (K. Mitxelena, Idazlan hautatuak, 130. or.).
Jakina denez, batzuetan, testuinguruak hala eskaturik, partitiboan (beraz, mugagabean) doan izenen batekin erabili behar da: Ez dut inoren aholkurik.
Aurrekoaren kontrara, [EH:ezein] hitza, aldiz, mugagabean erabiltzen da: Ez dio ezein aholkuri kasurik egiten (Ez dio kasurik egiten ezein aholkuri).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.