Ehunekoak idaztean nola deklinatu behar ditugu: mugagabean ala mugatu singularraren? Adibidez:
Emakumezkoen % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22ek idatzi dute.
Emakumezkoen % 22ek idatzi dute.
Euskaltzaindiak ez du, oraingoz, erabaki ehunekoek mugatuan ala mugagabean joan behar duten; baina, bestelako auzi batengatik, galderako adibideetatik lehendabizikoa bakarrik da zuzena: emakumezkoen % 22k.
Izan ere, emakumezko bezalako forma soilak (bigarren eta hirugarren adibideak) ez dira zuzenak balio partitiboa emateko: emakumezkoen, emakumezkoen artean/artetik, emakumezkoetatik edo emakumezkoetarik (Iparraldean) behar du.
Azkenekoa ere ez da zuzena, mugagabea behar baitu: Emakumezkoen % 22k idatzi dute.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.