Nola lotu behar zaie -egi atzizkia atzera, aurrera, barrura / atze, aurre, barru eta abarri?
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz: arauetan ez da ageri. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 193. or. liburukian, aipatu, aipatzen da -egi atzizkia, baina ez da argitzen auzi hori. Gainera, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere ez da ageri auzia erabakitzeko adinako lekukotasunik.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.