JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: -z geroztik (etorri denez geroztik / etorri zenez geroztik)

Gramatikalki okerrak al dira ondorengo bi perpaus hauek?

  1. Etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.
  2. Orain dela hiru urte etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.

Galderako perpausak, berez, ez dira gramatikalki okerrak; baina perpaus horiek baino egokiagoak dira denbora-erlazioa edo aldi-komunztadura gordez egindakoak, erabiliagoak eta neutroagoak baitira (batez ere bigarren perpausa). Hona hemen:

  1. Etorri zenez geroztik ez da bisitan etorri.
  2. Orain dela hiru urte etorri zenez geroztik ez da bisitan etorri.

Perpaus horietaz gainera, denbora-erlazioa gordez egindako beste hau ere egokia da:

  1. Gaur goizean etorri denez geroztik ez da isildu.
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > adberbioak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper