Zein da bi hauetan egokiena: Kontuz edalontziarekin, hausgarria da eta ala Kontuz edalontziarekin, hauskorra da eta?
Hauskor erabili beharko litzateke hor: Kontuz edalontziarekin, hauskorra da eta.
Euskaltzaindiaren Hiztegian argi ageri da bi hitz horietako bakoitzaren esanahia:
- [EH:hauskor] 1 adj. Erraz hausten dena, hausteko joera duena. Beira baino hauskorragoa. Zuhaitz mehe eta hauskorra.
- [EH:hausgarri] iz. Hausten duen gauza. Albiste bihotz-hausgarria: bihotza hausten duen albistea, bihotz-hunkigarria. Sukarraren hausgarri den edateko bat.
Ikus hau ere: "Nolakotasuna adieraztea: -garri, (lur eraikigarri)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.