Zein da zuzena, merkatal zentroa ala merkataritza-zentroa?
Euskaltzaindiaren 25. arauan, Hitz elkartuen osaera eta idazkera izenekoan, I.2 ataleko b) azpiatalean esaten denez, erdal adjektibo erreferentzialak ordezkatzeko erabiltzen dira merkatal eta gisako hitzak, eta ez dira zuzenak. Bide zuzena, hitz-elkarketaz baliatzekotan, unibertsitate-esparrua, moneta-politika eta abar erabiltzea da.
Beraz, kasu honetan merkataritza-zentroa da erabilera-forma. Baina komeni da adieraztea Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:merkataritza-gune] duela jasoa horretarako.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.