Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?
Euskaltzaindiaren Hiztegiak aditzera ematen duenez, lau aditz-motak onartzen ditu [EH:axola izan] aditzak. Egia da hori, baina ez da axola (da). Bost axola zaigu non dagoen (zaio). Zer axola du horrek? (du). Irakasleari bost axola dio horrek (dio). Erabilera denak dira gramatikalak.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: axola izan (bost axola zait/dit)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.