Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?
Ez dirudi txartzat ematekoa denik zure ikasleek egiten duten erabilera hori (mutilETATIK xarmantena, alegia). Hala ere, komeni da zenbait zehaztapen egitea erabileraren eta, batez ere, maiztasunaren gainean.
Beraz, -etatik erabiltzea ez dirudi gaitzestekoa denik, nahiz tradizioan bestelako molde batzuek izan duten nagusitasuna: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 185. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.