Nola idatzi behar da 1.200.000?
Milioi bat eta berrehun mila da egokia (milioia eta berrehun mila ere ageri da tradizioan); desegokia da milioi eta berrehun mila.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Zenbakiak: eta (bi milioi eta zazpiehun mila / *bi milioi zazpiehun mila)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.