Noiz erabili behar da ala eta noiz edo juntagailua?
Galde-perpausetan nahiz adierazpenezkoetan erabiltzen da ala juntagailua.
- Galderazkoetan, elkar baztertzen duten aukerak juntatzen ditu alak. Adibidez: Zer nahi duzu, ardoa ala sagardoa?; Zinemara joango gara ala nahiago duzu etxean gelditzea?
- Adierazpen-perpausetan (batez ere ipar-ekialdeko euskalkietan), alak ez ditu juntatzen elkar baztertzen duten aukerak; azaltzen diren aukera guztiak gerta daitezkeela adierazten du. Adibidez: Berdin zait nire lagunak aberats ala pobre izan.
Bi erabilera horietan edo ere berdin-berdin erabil daiteke (bigarren erabileran nahiz eta zein ere bai). Kontua da zenbait euskaldunek edo bakarrik ezagutzen edota erabiltzen dutela. Beste batzuek, biak: edo eta ala.
Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, jo kapitulu hauetara: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 120. or. eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 155. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > juntagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.