Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.
Zuzena da hau ezin jasoa da esaldia. Orotariko Euskal Hiztegiko literatura-corpusean molde horretako adibide asko dago (baita ezin atzetik dela ere, jakina). Jaso aditzarekin bat bakarra (tripa ezin jasoa, ezer ezin jana, Iturriaga) [OEH:ezin], baina ugari beste aditz batzuekin: besteak beste, ezin askatua, ezin ahaztua, ezin agortua, ezin baztertua, ezin egona, ezin eramana, ezin esana, ezin jasana, ezin ikusia eta abar. Marratxo eta guzti idatzita ere agertzen dira literatura-tradizioan.
Nolanahi ere, <ezin + partizipioa> eta <partizipioa + ezin> egituretako ezin eramana / eraman ezina, ezin ikusia / ikusi ezina eta ezin egona / egon ezina eta gisako formak ez dira nahastu behar loturik idazten diren ezineraman, ezinikusi, ezinegon eta gisako izenekin.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.