Arauak dio gune hitza erabiliz sortzen diren elkarketak lotuta idaztekoak direla. Beti eta den-denak? Hitz luzeak ere bai? Adibidez, nola idatzi behar dira industria-gune eta horrelakoak?
Hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako 25. arauan, Euskaltzaindiak adierazita dauka bigarren osagaia gune dutenak elkarturik idaztekoak direla. Eta halaxe ageri da hiztegian [EH:industriagune] hitza. Hala ere, bide hori ez da erabatekoa; izan ere, [EH:merkataritza-gune] ageri da, esaterako: marratxoz edo bereiz.
Problematikaren berri izateko, jo hona: "Lexikoa: atzizkiak / hitz elkartuak / hitz eratorriak" (JAGONET) eta "-gune/-une" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.