Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
Mugatua da hobestekoa: alegia, Andoni irakasle ona da. Beste egituraren testigantza batzuk badira literaturan, baina aspaldikoak dira (XVI. eta XVII. mendeetakoak). Orduz gero, mugatua nagusitu zaio mugagabeari, atributua (izena + adjektiboa) den kasuetan behintzat.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.