JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: bakegintza/bakegintzan

Haciendo la paz / Faisant la paix esapidea euskaraz adierazteko, zuzena al da bakegintzan forma?

Testuingurutik kanpo zaila da esatea zuzena ala okerra den. Zer esan nahi dugun, eta beraz nola osatzen dugun esaldia, horren arabera ondo edo gaizki egongo da bakegintzan. Zuzen erabilita dago (ZERTAN galderari erantzunda), esaterako, adibide hauetan: Bakegintzan emandako pausoekin oso pozik eta gustura nago. Bakegintzan berandu gabiltza; duela lau urte adostu behar genituen oinarriak.

Baina, arestian esan bezala, esaldia nola eratu nahi den, beste modu batzuetara ere moldatu ezinik ez dago; adibidez, bakea eginez edo bakea egiten erabiliz: Bakea egiten emandako pausoak. Bakea eginez dihardugu.

 

Data: 2020-05-14

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper