Zergatik …-(e)n edo -(e)n gabeko formak onargarriak al dira? Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 182. or. liburukian, literaturako adibideak ageri dira, menderagailu zein lokailu gisa. Egitura horrek duen debekua eta fama txarra desagertzea komeni al da? Izan ere, Euskaltzaindiak EGLU IIIan azaltzearekin nolabaiteko onespena eman diola dirudi. Hala bada, argiago esaterik merezi al du?
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 182. or. eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 208. or. liburukietan, liburuki deskriptiboak izaki, horrelako egiturak literaturan badirela besterik ez da adierazi nahi izan. Hortik aurrera, Euskaltzaindiak ez du esan batasunerako gomendatzekoak diren ala ez. Horri buruzko informazio gehiago hemen: "zergatik... -(e)n, zergatik ezen... -(e)n" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.