Gerra urreko liburu batean, bizkaierazko adizki bitxi batzuk aurkitu ditut, <aditz jokatua + -danik> atzizkia dutenak (zandanik, yakundanik, ebendanik...). Dirudienez, denborazko perpaus mendekoen balioa dute. Arruntak al dira? Euskara batuan lekurik izango al lukete?
Forma horiek ez dira inondik ere arruntak, eta ez dirudi euskara batuan lekurik izango luketenik gaur egun. Jakina da, bestalde, -danik atzizkia adberbioei atxikita erabiltzea dela ohikoena.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.