Onargarria al da hain... -(e)la egitura?
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 449. or. liburukian esaten da honako hauek direla ondoriozko perpausak adierazteko erabiltzen diren lokailu eta menderagailuak: hain... non... bait-/-en eta hain... ezen... bait-/-en.
-(e)la atzizkiaz, ostera, hauxe esaten da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 450. or.: "-(e)la atzizkiak ez du lekurik perpaus kontsekutiboetan (...) Esamolde hauek, Hegoaldean eguneroko hizkeran oso hedatuak badaude ere, ez dute tradiziorik eta ez dira gomendagarriak. -(e)la atzizkiak ez du euskal tradizioan inoiz balio hori izan".
Horrez gain, ikus hauek ere: "Ondorioa adieraztea: hain… bait-… (hain da handia, ez baita atetik sartzen)" (JAGONET), "Ondorioa adieraztea: hain (hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > menderagailuak, joskera > kalko baztergarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.